2009/02/19

IRUÑEKO KARRIKAK ELEBITAN NAHI DITUGU




Iruñeko Karrikak Eukaraz ekimenetik hurrengo mezua pasa didate. Hortxe paratzen dizuet.





KARRIKAK ELE BITAN NAHI DITUGU



Ele bitako idazkunak 1979an agertu ziren Iruñeko karriketan, lehen udal demokratikoarekin batera. Bi hizkuntzatako txartel horiek, beren xumean, askatasunaren berreskurapenaren ikur gertatu ziren, diktadura frankistaren ondotik. Geroztik, nortasun seinale apal horiek islatu dute Iruñeak euskararekin betidanik izan duen lotura. Nafarroako hiriburuko seme-alabak harro egon dira beren hiriaren izena, Pamplona ez ezik, Iruñea ere izateaz.Beraz, hogeita hamar urte dituzte gure karrikek erdaraz eta euskaraz errotulaturik. Arazo bakar bat ere ez die horrek ekarri ez hiriko biztanleei ez kanpotik etortzen zaizkigun arrotzei. Euskararen udal ordenantzaren agindua da gure kaleetako idazkunak elebitan idatzirik egotea. Gure karrika eta plazen euskal izenak egunero agertzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren beraren webgunean, beren lekua dute plano eta GPSetan, eta orobat balio dute gutunak eta posta kontuak guren etxeetara normaltasun osoz ailegatzeko. Ez diote inori trabarik egiten, ez diote inori minik ematen, ez diote inori erasorik egiten.Eta hala ere, Yolanda Barcina buru duen Udala bi hizkuntzatako idazkunak ezabatzeari lotu zaio. Egina du jadanik Kale Nagusian eta Sanduzelai, Txantrea edo Mendillorriko zenbait karrikatan. Ulertezina, tarteko ez bada patologiaren mugan dabilen gorrotoa edo ikaragarriko atxikimendu eza hiri honen izaerari.Honez gero, beharbada uste duzu horren guztiaren aitzinean ezinezkoa dela deus egitea. Posible da, ordea.

Zure desadostasuna ager dezakezu, helbide honetan zure mezua utzita:a.setien@pamplona.es (Alkatetzaren Kabineteko buruaren posta elektronikoa)

Edo Partaidetza Alorreko zuzendariari:j.echenique@pamplona.es.

Halaber, Alkatetzaren telefonora deituta:948.420111

edo, bestela, 010 zenbakira deituta. Ez gelditu isilik. Eman zure iritzia

No hay comentarios: