2009/04/30

MAIATZAREN LEHENA: ALDARRIKAPENA ETA LANGILEEN EGUNA OSPATZEKO MUSIKA ONA

Maiatzaren lehena dugu bihar. Aldarrikapen eguna. Are gehiago krisi garaiotan. Langileen eskubideak hain urratuak izaten ari diren momentu honetan lan baldintza duinak tinko defendatzeko momentua daukagu (izan ere momentu orotan defendatu behar dira langileen eskubideak). Hala ere gaur, lanik gabe geratu diren eskubideak ere sutsu defendatu beharra dago. Krisiari aurre egiteko errezeta berriak behar ditugu. Errezeta sozialak, alegia. Eskubide sozial oinarrizkoenak bermatu eta lan balditzak hobetzeko neurriak ekarriko dituzten errezeta berriak behar ditugu. Krisialdi hau estrukturala da, ez koiuntarala, beraz borroka ideologiko garrantzitsuan ere murgildu beharko gara europako ezkertiarrok, neoliberalismoaren neurri antisozialak inoin gehiago gerta ez daiteze. Maiatzaren lehena aldarrikapenak egiteko momentua da, baina baita ere ospatzeko momentua. Horregatik hortxe jartzen dizuet Aralarrek Maiatzaren lehenerako egiten dituen aldarrikapenak, bai eta Michel Camilo pianojolearen From Within musika pieza. Disfrutatu eta eutsi goiari!!!

http://www.aralar.net/actualidad/aralar-reclamara-el-cambio-de-modelo-para-hacer-frente-a-la-crisis-economica-el-primero-de-mayo

http://www.aralar.net/aktualitatea/aralarrek-krisiko-ekonomikoari-aurre-egiteko-eredua-aldatzeko-beharra-aldarrikatuko-du-maiatzaren-lehenean?set_language=eu

1 comentario:

Itzain dijo...

Aralarren oharretik:
"Krisiaren aurrean gobernu ezberdinek hartu dituzten neurriak desegokiak eta okerrak izan dira. Arazoaren errora jo beharrean, diru publikoaren xahutzea eta inprobisazioan oinarritutako planak aurkezten dihardute etengabe, finantza erakunde eta enpresa handien onurak zainduz, bereziki."
Bat gatoz, guztiz.
Baina etxetik hastea ohitura sanoa izan ohi da. Ala ez?

Ikus:
http://altsasu-zaindu.blogspot.com/2009/04/macropoligono-motivos-para-reflexionar.html