2010/06/22

ERRALDOIEN KONPARTSAK JAURTIKO DU AURTENGO SANFERMINETAKO TXUPINA



2010eko Sanferminei hasiera emanen diote Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. 150. urtemuga bete dute aurten Iruñeko Erraldoiek eta hain zuzen ere hori ospatzeko asmoz Iruñeko Udaleko Udal Talde guztiok ados egon gara Erraldoien Konpartsa beren urtemugan Sanferminei hasiera ematean. 1983tik ezarrita dagoen ohiturari jarraituz, zinegotziek jaurtitzen dute txupina. handitik txikira, hauteskundeetan lortutako bozken arabera, urte bakoitzean alderdi bati egokitzen zaio festei hasiera ematea. Aurten ANVren txanda zen eta ANVko zinegotziek eskatu zuten Konpartsak jaurtitzea txupina. Gainontzeko zinegotziok ados gaude proposamen horrekin eta, beraz, gaur plazaratu dutenez Erraldoi eta Buruhandien konpartsak piztuko du txupinazoa. Zorionak!!!

No hay comentarios: