2009/09/17

GAUR ARRATSALDEAN, CAROD ROVIRAREN HITZALDIA EZKERRABERRI FUNDAZIOAREN ESKUTIK




Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako presidenteordeak 'Abertzaletasunetik aberrira, abertzaletasunaren esentzialismotik eraikuntza nazionalera’ izenburuko hitzaldia eskainiko du gaur, arratsaldeko 19:30ean, Aralarrek sortu berri duen Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta. Sarrera irekia izango da, eta hitzaldiaren ondoren, mokadutxoa eskainiko zaie bertaratutakoei.
Carod Rovirak Ezkerraberri Fundazioari aurreratu dionez, 'Abertzaletasunetik aberrira, abertzaletasunaren esentzialismotik eraikuntza nazionalera' izenburuko bere hitzaldian Kataluniako abertzaletasunaren erronka berrietaz jardungo du. Kataluniako nazio eraikuntzaren proiektura pertsona berriak heldu dira, eta horien aldarrikapenak ez dira arrazoi historikoetan bakarrik oinarritzen. Gizarteko sektore berri horiek abertzaletasunaren proiektura nola, zergatik eta zertarako erakarri behar diren azalduko du Carod Rovirak

No hay comentarios: