1. Krisialdian langileon borroka inoiz baino beharrezkoagoa da!
Aralar alderdiak bat egiten du 2010eko maiatzaren 1ean langileriaren aldarrikapen egunarekin, eta bat egiten du herri honetako sindikatu borrokalariek zein gizarteko eragile aurrerakoiek maiatzaren lehenerako deitutako mobilizazioekin.
Langileriaren borroka ez da amaitu, aitzitik, inoiz baino beharrezkoagoa da. Ez dira langileentzat garai onenak, baina talde jokabideak sustatu eta indartu behar ditugu murgilduak gauden prekarietatea eta krisi sozial-ekonomikoa gainditzeko.
Langileok ezin gara izan gobernuen etengabeko planifikazio ezak eta inprobisazioak ondorioztutako zama eta kalteak jasan eta ordaindu behar ditugunak. Badugu garaia, elkartu, antolatu eta elkartasuna oinarri izanik beste eredu ekonomiko, ingurumenekoa eta soziala izango duen gizartea eta herria egituratzen, eraikitzen hasteko.
Gobernu eta patronalek, maiz Espainiako sindikatu nagusien laguntzarekin, sustatzen diharduten legediak eta arauak, eta eredu sozio-ekonomiko jasangaitzak dira krisian murgildu gaituztenak. Ez soilik krisi ekonomikoan, baita krisi sozialean ere.
2. Langileon eskubideak bermatu
Aralar alderdiak bere egiten du hainbestetan sindikatu abertzaleek adierazi duten aldarrikapena, alegia, krisialdi sozio-ekonomiko hau monopolio ekonomikoek, patronalak eta gobernuen ekimen ezak eta ustelkeriak eragin eta ekarri dutela, ez langileriak. Ondorioz, eta horregatik, ezkerreko erantzuna eman behar zaiola.
Langileriak hamarkadetan zehar borrokaren bidez lortutako eskubideak deuseztu nahi dituzte patronalak zein agintariek, krisiaren aitzakiarekin. Lan-erreforma zein pentsio-sistemaren erreforma egin nahi dute, langileen bizkar. Euskal Herriko langileen gehiengoaren borondatearen kontra egin nahi dituzte erreforma horiek. Horregatik ere eskatzen dugu gure erabaki esparru propioa behar dugula. Euskal Herriko langileriak erabakiguneetan parte hartu behar du, eta bere eskubideak bermatuak izan daitezen Euskal Herrirako lan-harremanetarako esparru propioa aldarrikatzen dugu.
3. Ez ohiko egoera, ez ohiko erantzuna: babes soziala handitu
Ez ohiko egoera bizitzen ari gara, Euskal Herrian zein munduko gainerako herrialdeetan. Ezagutu gabeko dimentsioa du krisialdi honek, eta bere ondorioak ere noraino hel daitezkeen, oraindik, ez dakigu. Egoera berezi horrek, derrigorrean, eskatzen du ez ohiko erantzunak ematea botere publikoetatik. Politika publikoek babes soziala handitzera bideratuak egon behar dute. Egoera berria da bizitzen ari garena, babes soziala ez dutelako soilik baztertutakoek behar. Langabezi prestazioa bukatzen zaien langileentzat ere laguntzak behar dira.
Geurea bezalako gizarte batek ezin du gaur egun dagoen langabe kopururik onartu. Horrek, ezinbestean eskatzen du lanaren banaketa partekatuago bat egitea.
Egungo krisia produkzioko eta merkatuko egituren porrotaren ondorioa da. Ezinbestekoak dira bestelako ereduak arlo guztietan, eredua bera baitago agortua.
Langileen baldintzak hobetzeak aurrerapenaren eta garapen iraunkorraren alde jokatzen du. Aldiz, langileriaren baldintzak eta egoera txartzea etorkizunaren kontrakoa bilakatzen da, ez du laguntzen ez aurrerapena, ez garapen iraunkorra ere.
Aralarrek aitortu nahi du argi eta garbi garapenaren eta iraunkortasunaren arteko kontrakotasuna azaltzen denean, iraunkortasuna dela lehenetsi beharrekoa. Aralarrek uste du beti iraunkortasunaren aldeko apustua dela lehenetsi beharrekoa; ingurumenaren aurka ez dagoelako aurrerapenik!
4. Aberastasunaren banaketa eta iruzurraren kontrako borroka
Egoera honetara helduta, ezinbestekoa da aberastasunaren banaketa justuago bat egitea. Horretarako, errotik aldatu behar dira politika fiskalak. Fiskalitate eredu berri bat behar da, hain zuzen dagoen aberastasuna modu ekitatiboagoan banatzeko, eta egun dauden zerbitzuetan atzerapausorik egon ez dadin.
Administrazio publikoek, halaber, berehalako neurriak hartu behar dituzte iruzurraren kontrako borrokan. Fiskalitatean neurri progresiboak ezartzearekin batera, iruzur fiskalari aurre egiteko politika ausartak eta eraginkorrak behar-beharrezkoak dira.
5. Lan prekarietatearekin amaitu
Aralarren ustez, 2010ko maiatzaren lehena aukera ona da langileriaren hitza eta duintasuna behar bezala zaintzeko, lanpostu eta lan baldintzen duintasuna defendatzeko, lanaren birbanaketaren bidez, eta batez ere, negoziaketa koletiboa errespetatuz eta babestuz. Askotan negoziaketa kolektiboaren aurkako ekintzak bilakatzen dira estatuko patronalaren eta sidikatuen arteko akordioak, bertako elkarrizketari eta negoziaketari eginkizuna eta zentzua murriztuz.
Lan prekarietatearekin amaitzea ezinbestekoa da. Onartezina da gizarteko hainbat sektorek pairatzen duten lan prekarietatea, bereziki gazteek, emakumeek eta etorkinek.
Langileen prestakuntza, eta bereziki prestakuntza etengabea, modu profesionaletara eta publikoetara eraman behar da. Soilik horrela bermatu ahal baita diru publikoaren gardentasuna zein langile guztien berdintasuna eta formakuntzaren maila zientifikoa.
Krisiari ezkerreko erantzuna emateak bultzatzen gaitu zerbitzu sozialen eskubidezko izaera aitortu eta benetan praktikan jartzeko ahaleginak gogortu behar izatera gaurkoan ere. Zerbitzu publikoen pribatizazioa ezin da eredu nagusitzat onar; eta ez bakarrik langileen baldintza duinak bermatzearren, baita zerbitzuaren beraren onuragatik ere.
Aralar alderdiak hauen guztien defentsan aritzen diren sindikatu abertzale eta borrokalariekin bat egiten du maiatzaren lehen honetan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario