Senatuak aurki onartu duen aruadiaren aldaketaren arabera posiblea izanen da Senatuko osoko bilkuretan Euskaraz Catalanez eta Galegoz hitzegitea. Orain arte aukera hori ez zen existitzen Senatuan. Aurrerapausua txikia da, baina aurrerapausua azken batean. Esate baterako: zergatik ez da posiblea izanen Senatuko batzordeetan ere euskaraz egitez. Zergatik Diputatuen Kongresuan, plenoetan ere ez da posiblea euskara erabiltzea? ez al dira euskara, catalana eta galegoa hiztkuntz ofizialak espainiar legearen arabera?.
Neurriaren aurka PPk eta UPNk besterik ez dute egin. Euren argudio Senatuako plenoetan euskaraz hitzegiteak
elkar ulertzeari traba egiten diola izan da. Argudio hori faltusa izateaz gain erabat atzerakoia eta erridikulutzar jo dezakegu. Gaur egun ditugun baliabide teknikoei esker ez legoke inolako arazorik egon behar elkar ulertzeko. Gainera, politikan bizitzan bezala, elkarren arteko errespetuan dauka oinarria, eta errespeturako beharrezkoa da bestearen nortasuna eta ezaugarriak diren bezala onartzea. Eta politikan horrek esan nahi du Aniztasunari zor zaion errespetuan datzala elkar ulertzea. Argi dago PPk eta UPNk ez dutela onartzen aniztasun kulturala zein ideologikoa. Nafarroan, UPNk aniztaunari egiten dion mezprezuaren inguruan asko dakigu tamalez.
Bestalde UPN eta PPren jarrera niformatzailea da. España bat da, e
ta espainiarren hizkuntz amankomunta gaztelera. Eta ez dago besterik. Denok berdinak izan behar gara hizkuntzari dagokionean UPNren aburuz. Guztiok espainolez hitz egin behar dugu eta kitto. Ez dago besterik UPNren eta PPren pentsaeran. Denok berdin hitzegin behar dugu, eta, jakina, pentsamendua hitzaren bitartez eraikitzen eta adierazten den heinean, denok berdin pentsatu behar dugu. Pentsamendu bakarran oinarritzen da beraz UPNren eta PPren jarrera predemokratikoa.
Edozein kasutan berri honek agerian uzten du Nafarroan euskararen egoera. Madrilgo Senatuan aukera egonen da euskaraz mintzatzeko (osoko bilkuretan baino ez, alegia), eta Nafarroako Erriberan ezin da euskaraz ikasi. Madrilen euskal hiztunen eskubideen aldeko urrats txikia eman den era berean, Nafarroan ez dago euskaraz bizitzea aukeratzeko askatasunik. Eta forga argia Tuteran daukagu, besteak beste: Madrilgo Senatuko Osoko Bilkuretan Euskaraz mitzatzea posiblea izanen da, Tuterako Udaleko Osoko Bilkuretan aldiz, ez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario