2011/03/08

MARTXOAK 8: BERDINTASUNAREN ALDEKO PROPOSAMENAK

Gaur, martxoak 8, emakume guztien eguna dugu. Nafarroan oso bereziki langabezian dauden 23000 emakume baino gehiagorentzat eguneroko borrokako indarrak hartzeko eguna. Bedintasunaren aldeko manifestazioak, ekitaldiak, deklarazioak eta hainbat eta hainbat ospatu izan dira eta ospatzen ariko dira momentu honetan. Beti ere, emakume eta gizonen arteko benetazko berdintasuna, EKITATEA, alegia lortzeko nahitaezkoa da urteko 365 egunetan zehar gogor eta zintzo jardutea. Ekitatea edo benetzazko berdintasunera heltzeko estrategiak ezarri behar dira. Baina Ekitatea lortzeko estrategiak ez dira mugatu behar itxurak gordetzeko emakumeei espazio berezituak gordetzera; diskriminazio jarduerekin amaitu behar da, espazio pribatuetan zein publikoetan, eta gizartean dauden esparru guztietan: lan esparruan, instituzionalean, politikoan, ekonomikoan, kulturalean, sozialean eta sinbolikoan. Hala esan du Ainhoa Beolak, Donostiako Aralarko Zinegotzia. (aurrerago jarraitzen du)
Beti ere garrantzitsua da hitzak ez ezik ekintzak ere burutu eta neurri zihatzak proposatu. Hortaz, hortxe neurri batzuk aurrera eraman daitezkeenak ekitatea lortzeko bidean pausuak ematearren. 365 egunez jardun behar baitugu benetako berdintasunaren alde.

- Eremu politiko eta instituzionaleko erabakigune nagusietan dagoen paritate ezarekin amaitu behar da.

- Legedia garatu behar da bere aplikazio eremu guztietan, eta beharrezkoa duen aurrekontua eman.

- Pobreziaren feminizazioa eragiten duten egitura ekonomiko eta instituzionalak hautsi behar dira. Egitura horien ondorioz, finantza krisi ekonomikoa dagoen bakoitzean, horrek zuzen-zuzenean kolpatzen digu emakumeoi: kaleratzeak, soldata jaitsierak, lanegun partzialak eta oinarrizko lan baldintzen prekarizazioa ekarriz.

- Pobreziaren feminizazioa eragiten duten egitura ekonomiko eta instituzionalak aldatu behar dira. Egitura horien jatorria eredu patriarkalean dago hein handi batean, hau da sozializatzen garen eta emakume eta gizon izaten ikasten dugun ereduan. Beraz, eta berdintasun errealerako bidean aurrera egiteko, sozializazio horrengan eragina duten aldagai guztietan esku-hartzea egin beharko da; gaur egun, hainbat dira aldagai horiek: familia, eskola edota ikus-entzunekoen mundua. Bestalde, merkatuan oinarritutako ekonomia batean, non arlo pribatuan egiten den “zaintza” jarduerak ez duen “jarduera ekonomiko” izaerarik eta, zentzu horretan, kontabilizatzen ez denez, zaila izango da berdintasun erreala eskuratzea.

- Indarkeria matxistaren zikloarekin amaitu behar da eremu guztietan, gu gure bizitzen, gure gorputzaren, gure sexualitatearen, gure sentimenduen eta gure erabakien jabe garelako.

No hay comentarios: