2008/11/07

EUSKALERRIA IRRATIA, ZORIONAK!!!!!!!!!!!


Euskalerria Irratiak 20 urte betetzen ditu aurten. 1988k dabiltza FMko 91.4 frekuentziatik Iruñerriko Irratiaren ahotsa izanez Euskalerria Irratiko lagunak. 20 urtez haiek dioten bezala "entxuferik gabe". Beti UPNk kontrolatzen dituen instituzioetatik marginatuak. Hala ere UPNk aplikatu nahi duen marginazio hori arras ongi hartzen du kontrastea Iruñea eta Iruñerriko euskaldunok Euskalerria Irratiari egiten diogun harrera goxoarekin. Askoren iratzargailua izaten da goizean goizetik Mikel Bujandaren ahotsa. Beste batzuek, lanerako bidean kotxearen irratia piztu eta bidailagunak izaten dituzte Oihane Arangoa eta Unai Lako, eguneko berri freskoak freskotasun kutsuz kontatzen. Askok, ordea, etxera heldu eta eguerdian, bazkaria prestatzen duten bitartean albistegia entzuten. Kolaboratzaileak ez aipatzeagatik. Oraindik buruan daukat Oskar Estanga musikariak Kolaboratzaileen afarian prestatu zuen Blues-a, kolaboratzaileei dedikatua, a ze giroa!. Iruñerriko euskaldunendako izan zarete 20 urte hauetan irratiaren ahotsa, edo, bederen ahotsetako bat, Peio Argiñarena, Ihart Leitza, Gontzal Agote, Amaia Lasa, Reyes Ilintxeta, Txari Eleta, Martin Juanena, Asier Azpilikueta, Aritz Ibañez, Ibon Gaztanbide, Juan Kruz Lakasta, eta beste garai batzuetan aritu zaretenak baita ahaztu ditudan guztiak ere. Hala ere 20 urte hauetan iraganakoa baino, 20 urte betetzearen esanahia da oraindik uhinen mundutik gutxienez beste hainbeste ibiliko dela Euskalerria Irratia. Oskorriren kantak dioen bezala: "Euskarak bete zituen atzo bost milloi urte, beste bost miloi beteta gaztetuko genuke", ba Euskalerria Irratiarekin, gauza bera. Zorionak, bihotz bihotzez!!!.

No hay comentarios: