2008/11/24

MARKETINGAREN PORROTA EDO MEMELO BATZUEN GAITZ ENDEMIKOA?


Hiritartasunaren ustezko balioak goraipatzen dituzten publizitate kanpainak plazaratzea gauza ona dela uste dut, bederen bere oinarrian (ikusi beharko genuke lehenbizi, hala ere, zeintzuk izan beharko liratekeen balore horiek). Horrela ekintza bandalikoak ekiditeko Udalak atera duen kanpaina, bere oinarrizko filosofian behintzat ez dago gaizki. Edozein kasutan ez da kontutan hartu Jorge Nagorek ( http://www.nagorefraucaalacontra.blogspot.com/) esan bezala bandalismoa bandalismoa dela, eta beraz ez diola men egiten kanpaina "zibikoei". Bestalde, kontuan hartu beharko litzateke ere Iruñeko eguneroko bizitzaren errealitatea eta aurrekariak. Pasaden urteko gabonetan, esate baterako, paratu zituzten ornamenduzko bola erraldoi hortera horiekin zenbait jendek, futbolean aritzen oi ziren larunbat gauetako alkoholaren bainua eman ondoren. Aurrekari horren, eta, are gehiago jakinda Iruñeko gautxori grazioso batzuen afizioak, zeineri okurritu zaio arboletatik horrelako kartel arroxa fosforitoak zintzilikatzea? Norbaitek uste al zuen kartel horien patua juerga Iruñearrei gainbizitzean egongo zela?. Erantzuna goiko argazkian ikus dezakegu. Honen inguruan, bi galdera: Udal Gobernuaren kanpaina zibiko arroxak porrot egin ote du, edo zenbaiten gaitz endemikoa betirako pairatu behar izango dugu hiri hontan? Kanpainaren prezioa 65.000 eurokoa izan da, BEZa aparte. Pentsa zenbat gauza konpondu daitezkeen diru horrekin.

No hay comentarios: