2009/01/03

CONTRO LA GUERRA UN SEGNO!!!

450 pertsona erahil du Israelgo Estatuaren armadak Gazako Franjan. Nazioarteko Zuzenbidearen aurka egiten ari ditu Israelek bere erasoak. Ez du Ius ad bellum betetzen ari, ezpaitauka gudu bat hasteko kausa justu bat. Ez du Ius in Bello betetzen ari, zuzenbide humanitarioaren aurka jokatzen ari delako haurrak hilaraziz, Mezkiten aurka bombak jaurtiz, Palestindar herrian ikaragarrizko triskantza eginaz. Hamas-ek bota izan ditu Israelgo mugako zenbait herrien aurka Katiusha misilak, baina Israelen easoak ez dute proportziorik gordetzen Hamasen erasoekin. Hamasen misilek 20 km. alkantzea besterik ez dute (gaur egungo gudu-tekniketarako ezer gutxi), etxean fabrikatuak dira eta ez dute hildako bat ere eragin. Israelek azken teknologiaz hornitutako gudu hegazkinak, bombaz eta lehergailuz beterik bidali ditu Palestindarren aurka. Kasi 450 dira hildakoak. Eta eroriko direnak.... Otsailaren 20ean hauteskunde legislatiboak daude Israelen. Inkesten Ehud Barak, Israelgo defentsa-ministroari oso gaizki ematen diote, baita bere alderdiari, alderdi Laboristari ere. Netanyahu da faboritoa inkestetan, eta hor dauka Barakek presioa. Bestalde, Kadima alderdi populistaren liderrek ere, sektore eskuindarrenen laguntzaz, presionatzen ari dute Barak. Barak politikari bezala ez omen da trebea. Karismarik gabeko gizona, alegia. Aldiz, Israelgo militarrik kondekoratuena omen da, eta hortaz bere gabezi politikoak estaltzeko bota omen du Gazaren aurkako erasoa. Aurreko huteskundeetako kanpainan promestu zuen Hamaseskin bukatuko zuela. Eta orain promesa zaharrak betezea du helburu. Palestindar herriak ez du zertan ordaindu beharrik Iraelgo arazo politikoak. Aski da. Triskantza honekin bukatu beharra dago. Argazkiak argi hitzegiten du: Bi mutiko besotik helduta. Lagun. Elkar lagunduz. Elkar ibiliaz etorkizun berri batera. Elkar abiaturik horizonte berriak bilatzeko aferaz. Elkar bizitzen. Signo bakar bat da. Gudarekin bukatzeko beharrezkoa den signoa, alegia. Contro la guerra un segno!!!


No hay comentarios: