Estatuko Ziurtasun Nuklearraren Kontseiluak Garoñako Zentral Nuklearra irekita jarraitzeko arazorik ez zegoela esanez atera zuen txostena. Atzo Eusko Legebiltzarrak EAren Legez Besteko proposamena onartu zuen, Espainiar Gobernuari eskatuz Garoña itxi dezan. ARALARREK gehitzeko enmendakina egin zuen bi puntukin: Lehenengoan Espainako Gobernuari eskatzen zaio bere konpromisoa bete dezala, hots, energia nuklearra ordeztu dezala seguruago, garbiago eta merkeago diren beste energia batzuez, eta beren bizitza-baliagarria bete duten zentral nuklearrak itxiaraziz. Bigarren puntuan, Espainako Gobernuari eskatzen zaio energia berriztagarrien politika garatzeko orduan gizarteak duen energia beharrizanen arabera egin dezala; alegia, produkzio soberakinak ekidin ditzala eta sentsibilizazio kanpainak martxan jar ditzala herritarren artean, energia aurreztea sustatzeko. ARALARren enmendakinak aurrera egin zuen Eusko Legebiltzarrean. Beraz, Garoñako Zentral Nuklearra itxi: BAI. Baina Garoñaz haratago Energia Berriztagarriak benetan sustatu eta Energia Nuklearra alde batera uzteko eztabaida piztu ere BAI. Edozein kasutan, Zapaterok azterketa dauka, Garoñaren itxieraren eta energia berriztagarrien inguruan. Izan ere PSOEK hauteskundeak dauden bakoitzean energia berriztagarrien aldeko apustua egiten dutela diote. Garoñaren Zentral Nuklearraren itxieraren aurrean, Zapaterok zeri egingo dio kasu? Energia Nuklearraren Ziurtasun Kontseiluari, edo Eusko Legebiltzarraren borondateari? Batzuen interes ekonomikoei edo herritarren gehiengoaren nahiari? Eskuinaren eta PPren presioei edo hauteskundeetan promestutakoari? Energia Nuklearrari edo Energia Berriztagarriari? Azterketa galanta Zapaterok mahai gainean duena. Gaindituko ote du?
No hay comentarios:
Publicar un comentario