2009/06/02

HAUTESKUNDEETARAKO PROPAGANDAN NAFARROAK TOKI TTIPIA


Kanpainaren erdia iragan genuen asteburuan, eta etxeetara heldu zaizkigu alderdi guztien propaganda. Harritzekoa da gainontzeko alderdietan hautagai nafarrei eskaini dieten tratamendu eskasa euren panfletoetan. PPk Mayor Oreja eta Rajoyren argazkiak eta eskutitza baino ez du bidaltzen, PPren hautagai nafarrarentzat tokirik ez, alegia. PSOEk Zapatero eta López Aguilarren argazkia eta Testua, eta sozialistek bai Nafarroako horritxo bat igorri diotela nafar hauteslegoari. Horritxoan aldiz PSNko Hautagaiaren arrastorik ez dago. Roberto Jimenezen lehenengo planoa saltzen digu PSNk, baina hautagaia ez dago non topatzerik PSNren eskuorrian. Harritzekoa da eguneroko prentsa ikusita nola kanpainaren pisua ere Roberto Jimenezek berak eramaten ari duen, adierazpen nagusiak Nafarroako PSOEko Idazkari Nagusiak egiten dituelarik, hautagaiari leku txikiagoa utziz. Gauza bera gertatzen da IUrekin, Cayo Lara eta Willy Meyer baitira agertzen diren bakarrak, IUko hautagai naparraren berririk ez dagoelarik IUko propagandan. EAJren propaganda ere etxera heldu zaigu. Jeltzaleek triptikoa bidali digute, bai eta hautesleari zuzendutako gutuna, dena sobre elegante batean sartuta. Hala ere, EAJko zerrendan doaz hautagai nafarrek ez dute tokirik izan PNVk erabili duen marketing-euskarrietan. Iniziatiba Internazionalistak bere propagandan hautagaien berri ez du ematen, edozein kasutan euren zerrendan ez dago Nafarroako hautagairik.
Dirudienez Independentistak eta Ezkertiarrak-Europa de los Pueblos-Verdes izan da hautagai nafarroi tokia utzi diguten bakarrak.
Publizitate elektoralaren gauzak horrelakoak dira. Pasadizu hau anekdota hutsa izan daiteke, baina era berean asko esaten du alderdi ezberdinek hauteskunde hauetan Nafarroari ematen dioten garrantziari buruz.

No hay comentarios: