2009/06/08

HAUTESKUNDEEN EMAITZAK

Hauteskundeak pasa dira, eta herriak hitzegin du. Leheneik eta behin, eskerrik asko Europa de los Pueblos-Verdes-en aldeko bozka eman duzuen guztioi. Zuen konfidantza ezinbestekoa izan da Europar Legebiltzarrean Iñaki Irazabalbeitia egotea posible egiteko. Hauteskunde hauetatik ororkorki nire inpresioa positiboa da. Hasteko lortu dugulako Europar Legebiltzarrera ezkertiar, abertzale eta euskaldun bat eramatea. Gure Eurodiputatua nafar gizartearen disponibilitatera dago, norberak bere ekimenak Bruselan tramitatzeko. Lehendabiziko aldiz Aralarrek lortu du eurodiputatua. Horixe izanen da Nafarroaren benetazko ahotsa Europan. Gainera Abertzaleen Batasunak (AB) Iparralden babesten zuen koalizioa, Europe Ecologie izugarrizko emaitza onak lortu izan ditu Frantziar Estatuan. Beraz Bruselasen eta Estrasburgon, Hegoaldeko zein Iparraldeko ezkertiar eta abertzaleen ordezkariak izanen dira. Positiboak dira baita aukera politiko guztiak aurkeztu ahal izan direlako. Hori beti berri ona demokraziarentzat. Batasunak jakin izan du bere hatesleak mobilizatzen, eta hori onartu behar zaie. Bestalde, egia da alderdi ia guztiengan (II eta UPyD aurrekotan ez ziren aurkeztu) jeitsiera portzentuala egon da, baita abstentzioaren igoera ere. Hortaz autokritika egin beharra daukagu guztiok, Europa Batasunaren proiektua hiritarrei hurbiltzeko eta, orohar, pertsonen neurrirako Europa bat eraikitzeko orduan.
Azkenik, lan handia dago egiteko: Nafarroan aldaketaren aldeko pultso politikoa mantentzen jarraitu behar dugu egunean egunero, eskuina boteretik kentzeko. Eta bestalde, Europari begira, lan handia daukagu, Europaren nortasuna eraikitzen. Giza eskubidean eta benetazko Demokrazian oinarrituriko Europa, Herrien aniztasunean eta kultur aniztasunean batua den Europa, Ingurugiroaren defentsarako gunea den Europa eta Justizia Soziala bermatuko duen Europa. Beraz, hemendik aurrera, lanera

No hay comentarios: