2009/05/13

ETXEBIZITZA ETA GAZTEON LAN BALDINTZAK. IRATZARRIREN KANPAINA



Pasaden larunbatean parte hartu genuen Iratzarri-Aralar Gazteak-ek antolatu duen kanpaina baten itxiera-ekitaldia. Kanpainaren izena Etxebizitza, non? Mileurista, nor? izan da, eta orohar gazteen lan baldintza kaxakarrak salatzea, baita etxebizitza bat eskuratzeko ditugun arazoak salatzea izan du helburu. Horra hor ihardunaldietatik ateratako konklusioetako batzuk:
Etxebizitzaren arazoa gazteen artean areagotzen dela argi dago. Horretarako, besteen artean faktore ezberdinak aurki ditzakegu:
- Gazteek orohar dituzte lan baldintza kaxkarrak. Fenomeno oso esanguratsua da, adibidizez, eta beste batzuen artean, zerbitzu sektorean aritzen diren goi-titulatuen artean, kobratzen diren soldatak baxuak dira, eta sartzen diren orduak, altuak berriz. Baina fenomeno hau gazte guztietara orokortu genezake.
- Banketxeek hipotekak emateko eskatzen dituzten baldintzak. Orain gogortu dira krisi inmobiliarioaren ondorioz. Nahiz eta interes tipoak, eta euriborra jeitsi izan den izugarri, orain banketxeek inoiz baino zailtasun gehiago jartzen dituzte etxebizitza baten erosketa finantzatzeko.
- Gazteek adinarengatik, eta soldatarengatik, duten aurrezteko gaitasun eskatasa.
- Etxebizitza jabegopean izateko dagoen kultura soziala.
- Salgai dagoen etxebizitza berria eta 2. eskukoaren orain arteko izan den prezio altuak. Orain Egia da ere, prezioak jeisten ari direla modu oso garrantzitsu batean.
- Alokairuaren prezio altuak.
Honen aurrean eman behar den erantzuna, modu orokorrean izan behar da. Arlo ezberdinak ukitzen dituzten politika transbertsalak erabiliaz, alegia.
Alde batetik alokairua sustatu beharra dago. Esate baterako, alokairuaren kultura promozionatuz. Europako beste herrialde batzuetan ohikoa da alokatzea etxebizitza, hemen, ordea, jabegoa dugu helburu kasu gehienetan. Hau ere logikoa da alokairu batzuen prezioak ikusita. Horregatik alokairua sustatu beharra dago, prezioak ere jeitsi daitezen. Arrendadore pribatueri erraztasunak eta laguntzak emanez. Laguntza progresiboak beti ere aberastasun mailaren araberarakoak kalkulatua.
Arrendatarioei ere erraztasunak eta laguntzak emanez. Laguntza progresiboak beti ere aberastasun mailaren araberarakoak kalkulatua.
Administraziotik nolabaiteko bitartekaritza egindaz: Herrietan eta geihen bat, hiriburuetan ALOKAIRARAKO BITRTEKARITZA BULEGOAK SORTUZ.
Bestalde, bigarren eskuko etxebizitza esku hiletatik atera beharra dago. Hau da, merkatura atera daitezen erraztasunak emanez, eta prezioetan bitartekaritzak zein limitazioak emanez. Babes Ofizialeko Etxebizitzaren inguruko politiketan bariante berriak sortuz.
VPO eta VPT ren prezioetan ematen ari da Nafarroan, fenomeno bat Krisi inmobiliarioan duela kausa: VPOren prezioak, kasu askotan, etxebizitza askearen prezioekin alderatuz ez dira konpetitiboak. Honek duen ondoria zera izan daiteke: BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAREN BITARTEZ, ETXEBIZITZA ASKEAREN PREZIO ALTUAK MANTENTZEN ARI DIRELA. Beraz, VPOren prezioa errebisatu beharra dago, momentu honetako merkatuaren errealitateari egokitzeko.
Bestalde, Etxebizitza publikoa ALOKAIRUAN sortu beharra dago. Alokairuaren aldeko apustu tinkoa egn behar da botere publikoetatik. Erregimen Berezikok, eta Inserzio etxebizitzak ezezik, VPA, Alokairurako Etxebizitza Babestuak sortu behar dira neurri handi batean.
Hutsik dauden etxebizitzak esku hiletatik merkatura atera behar dira. Horretarako udaletan sortu beharko lirateke Etxebizitza Hutsen Zentsuak. Merkatura, prezio merke batean ateratzen dutenentzat erraztasunak emanez, eta esku hiletan dauden etxebizitzen gaineko Tasa bat ezarriaz.
Azkenik gazteei erraztasunak eman behar zaizkie: Emanzipazio Bulegoak sortu behar dira herrietan gazteei informatzeko etxebizitza bat eskuratzearekin (alokairuan edota jabegoan) zerikusia duen guztiaz.

No hay comentarios: