2009/05/28

EUSKARA EUROPARA ERAMATEKO, EUSKALDUN BAT EUROPARA


Euskara herri hontan daukagun altxorra baino gehiago, komunikazio tresna propioa eta aberatsa da. Gure hizkuntza, lingua Navarrorum. Euskara Nafarroako identitateare partea da (Nafarroako identita berdaderoaren parte, alegia, ez ordea UPNk eta PSNk hainbeste oihukatzen duten identitate asmaturikoa!). Eta Nafarroa Europako identitatearen parte ere bada. Beraz euskara Europako identitatearen funtsetako bat da. Azken baten euskara baita europako (eta munduko) hizkuntzarik zaharrena, eta aberatsenetariko bat gainera. Baina Europako erakundeetan ez dago euskaraz hitzegiterik, euskara ez baita Europako hizkutz ofizialetako bat. Bai ordea maltiarra. Europar Legebiltzarrean maltiarrez hitzegitea posiblea da, eta pozten naiz horregatik. Baina maltiarrak euskarak dituen baino hiztun kopuru gutxiago dauzka. Gaurko prentsaurrekoan Iñaki Irazabalbeitia bota duenez, "Europa kontinente eleanitza eta kulturanitza da eta hori bere aberastasuna da. Europak bere hizkuntza- eta kultur aniztasuna babestu eta sustatu behar ditu". Horregatik Europar Parlamentura eramango dugu Independentistak eta Ezkertiarrak-Europa de los Pueblos-Verdes koalizioak, Euskara eta beste hizkuntz minorizatuen europa osoan ofizialak izan daitezeneko ekimena.

Horretaz gain, euskararen hedapena gauzatzeko Interneta oso garrantzitsua da, eta hortaz, Iñakik argi utzi du gaur goizean: "Europako kultur eta hizkuntza-aniztasunak, bereziki hizkuntza gutxitu eta ez-ofizialek, toki egokia izan dezan bai edukietan eta baita euskarrien hizkuntza-interfazeetan ere. Nazioarteko dagokion foroetan, eskatuko dugu Europako Batasunak bultza ditzala ekimenak bere baitako kultur eta hizkuntza-aniztasunak isla egokia izan dezan Interneteko domeinuetan. Hizkuntza ez-ofizialen domeinu propioen alde: .eus-en alde”.

Edozein kasutan, gauza bat argi dago: Euskal Herriak behar du Europar Legebiltzarrean ezkerreko politikak aurrera eramanen dituen EUSKALDUN bat, eta Eurodiputatu ezkertiar eta abertzale EUSKALDUN BAKARRA IÑAKI IRAZABALBEITIA IZANGO DA.

No hay comentarios: