Winton Marsalis tronpetajolea, munduko lehendabizikotzat hartzen da. Orain Jazz estiloan murgildua dabil, jakina denez gero, baino duela urte batzuk klasikoan aritzen zen. Orduan ere klasiko estiloan munduko tronpetajolerik hoberenatzat zuten Marsalis. Gaur Wintonen bi bideo paratuko ditut, bere bi estiloak konparatu ahal izateko. Lehendabizikoan, Klasikoan, Veneciako Ihauteriaren Tronpeta et Orkestrarako bariazioak. Honetan, zuzendaria John Williams da, Indiana Jones, Schindler's list, edota Star Wars filmeen soinu bandak konpositu zituena besteak beste. Bigarrenean, berriz, Jazz klasikoaren pieza bat joaz, Lincoln Center Jazz Orchestrarekin batera, Sttutgarteko Jazz Open Festivalean. Bigarren honen izenburua "Across the track blues".
Ea zer deritzozuen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario