2009/05/07

EUROPEAR HAUTESKUNDEETARAKO ZERRENDABURUAK


Atzo aurkeztu ziren Madrilen ERC, BNG, Aralar, EA, Verdes eta Chunta Aragonesistak osatzen dugun "Europa de los Pueblos-Verdes" Europar Hauteskundeetarako koalizioaren zerrendaburuak. ERCren aldetik, eta zerrendaren lehendabizikoa, Oriol Junqueras izanen da, BNGren aldetik Ana Miranda 2.a zerrendan, eta ARALARren aldetik IÑAKI IRAZABALBEITIA, zerrendako 3.a.
Koalizioak hurrengo puntuak izanen ditu ardatz:Europa sozialagoa eta jasangarriagoa, Erabakitzeko eskubidea aitortuko digun Europa, Hizkuntz eta kultur aniztasuna errespetatu eta defendituko duen Europa eta orohar Munduko erronkekin konpromisoa hartzen duen Europa, munduaren aurrean indartsua eta solidarioa.
Hego Euskal Herrian koalizioa INDEPENDENTISTAK ETA EZKERTIARRAK- EdP-VERDES izanen du izen. Iñaki Irazabalbeitia daukagu Koalizioaren lehendabiziko euskal herritarra. Gizon jantzia da Iñaki. Donostiarra, Kimikan doktorea, 6 hizkuntza menperatzen ditu, Elhuyareko Gerentea izandua, gaur Elekan gerente lanetan dabil. Politikan ere eskarmentu handia du Irazabalbeitiak, ARALARreko Koordinatzaileordea izandakoa, Kongresurako Hautagaia izandua eta euskalgintzan baita zientzia munduan ere lan ederra egiten du. Europako Legebiltzarrean, eurodiputatu bezala bere esperientzia aportatu ahal izango du. Kartel bikaina daukagu Europako Hauteskundeen aurrean. Beraz, aurrera Iñaki, aurrera Independentistak eta Ezkertiarrak-EdP-Verdes koalizioa eta eutsi goiari, 2. eurodiputatua eskutan daukagu ta!

1 comentario:

Itzain dijo...

Zorionak Iraza! Guapo ere irten haiz eta! Baina hi, hainbeste lagun sartzeko kartel zabal samarrak beharko dituzue...
Intxaurragaren aukera ere ez da batere txarra.
Eurgurra!